XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beste batzutan, dirudun batzuren laguntzari esker dorreko espatainetan kanpai galantak jartzera iritxi ohi ziren.
Kanpaitegia altua izan nahiz apala, kanpaien hotsa zabaltzea zen arazoa.
Eta horretarako ezein kanpai xume aski zen, zulaturik bazegoen ere.
Ba zuen bai honek arrazoi sakona, kanpoko jendeari nahiz barrukoari adierazpen bat ematea bait zen helburua.
Kontutan izan behar dugu lekaime gaztetxo hauek bizitza guztirako enzerratzen ziren betekizun sozial bat burutzeko.
Han zeuden monjatoxo hauek komunidade osoaren zerbitzurako, denen izenean gogoeta egin eta maitatzeko.
Eta hori gogoratzeko kanpai hotsaz baliatzen ziren, norbaitentzat molestu bazen ere.
Beti ere gehiegikerian erori gabe, gaualdiko orduetan bereziki auzotarren loak errespetu gutxieneko bat merezi bait du.
Baina denek jakin behar zuten komentu haretan bizi zela komunidade bat, denen zerbitzura eskainiak.
Fray Tomas Herrera-k Mondragoeko Errukiaren Ama Komentuaren hastapenak mila eta seirehungarren urtean kokatzen ditu, baina komentuko
.
Egia zera da, 1542 urtea baino lehenago komunidade honek Agustindarren zapia eramaten zuela buruko estalki bezala, eta ez bestelako estalkirik.
Era berean, Calidonia de Lora (edo Alora) delakoak komentuko lekaimeak aztoratu zituela, Mari Garcia de Gabiria andereak lekaime taldeari Hiponako gotzaiaren izpiritua txertazea lortu izan ondoren.
Guzti honen berri Angela de Salinas nobleziako alaba nobizia sartu zeneko dote izkrituratik jakin dugu.
Berari esker ezagutzen ditugu komunidadea osatzen erligiosen izenak: Calidonia de Lora, Mari Garcia de Gabiria, Catalina de Sena eta Angela de Salinas aipatua.
Badakigu ere Mondragoetik aparte zegoela kokatua komentua, Zarrugalde auzoan, Durangora eta Bilbora, hala nola Aramaiora eta baita Gasteizera daraman errepidean.
Berri guzti hauek dokumentuak zionarekin bat zetorren funtsean: Lopez Ibañez de Uribe, Leniztarrak, Angeles de Salinasen alde egin zuen ondasunen uzkuntza Martin Saez de Galarza jaunak eta bere emazteak hartutako konpromezua bete ez zutelako.
Zeinarengatik esaten bait da
.
Ibañez de Uribe honek bere eskaintza egin eta berretsi zuen guzti hauen aurrean: apaiza, herriko bi auzotar, Juan Ochoa de Vergara eta Juan de Oquendo, Oinatiarra bat, Mendizabal batxilerra eta ...